BURTSA. Idor-idor

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Azken astetako euriek eta mendi tontorretako elurra urtzeak idortea apur bat arindu du Katalunian, baina urtegiek batez beste %25ean segitzen dute. Burtsak ere lehor daude. Ibex-35ak egunaren amaieran egoera irauli eta irabazietan amaitzea lortu bazuen ere (+%0,34), 3.251 milioi euro baino ez ziren salerosi. Kopuru handia irudi du, baina urteko negozio bolumen txikiena da. Merkatuen ur nahasietan igeri egitea batzuk ausartzen ez diren seinale. Petrolio upela 122 dolarreko eremu arriskutsuan, Europako Banku Zentralak interes tasei eutsi die, nahiz eta ekonomia moteltzen ari den. Inflazioa burukomin handi duen seinale. Gamesaren haize errotek norabide onean egin zuten gora (+%2,84); ez, ordea, Iberdrolaren (-%2 ,34) Renovables (-%3,42) filialak. Blue chip-ek egin zuten atzo tira burtsatik, batez ere Telefonica-Edurnezurik (+%0,79). BBVA (+%0,33) eta Santanderrek (+%0,43) irabaziekin amaitu zuten.

Toyota. Autogintzako lehen talde izaten jarraitzen du, General Motors erraldoiaren gainetik.Japonian urte fiskala martxoan itxi ohi da, eta Toyotak 7.805 milioi euroko irabaziak iragarri ditu, iragan urtean baino %27 gutxiago. Beti gehiago nahi izaten du burtsak, eta akzioek %1,79ko beherakada izan dute. Autogintzan krisialdi hodeiak nabari dira, eta Toyotak hazteko aukera handia duten merkatuetarantz -Errusia, Txina, India, Brasil- zuzendu du ontzi handia.Europa, AEB eta Japoniatik kanpoko merkatuetan diru sarreren laurdena biltzen bazuen, orain ia erdia egiten du, %47.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.