BURTSA. Martxoa nola, apirila bestela

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Pello Zabalaren blogean hori esateko errefrau politak badira. Gureari dagokigunez, azken otsaila «arras bestelako» gertatu arren, igoeretara ohitzen ari ginen; bai urtarrilan, bai martxoan. Aurten eta azken urteotan. Bada Ibex-35 (-%0,76) 15.000ra iristearekin, bestelako apiril bat hasi dela dirudi. EBZk ez zuen atzo txintik atera, baina akzio azokan galerak nagusitu ziren, euroak indartzen jarraitzen du eta enpresen mozkinak onak izan arren, hazkunde tasak mantentzea ezinezkoa izango dela dirudi. Gamesak %3,48 galdu zuen atzo, %2na pasa Gas Natural eta Ferrovialek eta %1na pasa BBVA, Fenosa, Sacyr edota Accionak. 3.859 milioiren salerosketagaz gertatu zen hori. Joera aldaketa ? Ez dirudi, baina ekaitz bortizenak edo lehorte luzeenak amaiera izaten duten bezala, nekez sinetsi liteke igoerek etenik izango ez dutenik. CAC-40 (-%0,05) kasu, leunago mugitu zen. Aurretik izandako eurijasen neurrian, noski.

Endesa. Endesa Ibex-35era itzuliko da hilak 17an. Bere kapitalizazioak aurretik zuen %100eko ponderazioaren ordez, ordea, %60koaizango du aurrerantzean. Enpresaren kontrola helburu duten partaidetzak handitu ahala, free float txikiagoa, burtsakoak esangura galtzen du.



Santander. Santander (-%0,86) bankuak Iberdrolan (-%0,74) duen partaidetza zuzena %1,4koa da eta BBVAk (-%1,24) duena %1,1ekoa. Banku gorriak beste %1,7 lotua ei dauka finantza eratorrien bidez. Foiletoi bat itxi ahala, beste bat prestatzen egon litezke. Argi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.