Euroa, petrolioa, Ibex-35 edota Santander bankuaren akzioa. Guztiak ere maximo deunaren eguna ospatu zuten atzo. Bakoitzaren esangura ez da, noski, berdina. Euroak dolarrarekiko jarri duen maximoa AEBetako interes tasen balizko jaitsierari erantzuna dira, bertako krisi hipotekarioak lagundurik. AEBek Iran mehatxatu izana dago urre beltzaren garestitze berriaren atzean Akzio azokak jo duen maximoak, 15.600etik gora jauzi egin du Ibex-35ek, azalpen erraza izan dezake, enpresen mozkin handietan. Finean, burtsaren zimentarriak baitira. Santander (+%1,63) berak inoizko mozkin handienak aurkeztu izana, urrutira gabe Edota Edurnezuriren (+%2,47) sasoi paregabea. Colonialek %4,86 gidatu zuen Ibex-35aren igoera eta %3na pasa irabazi zuen Ferrovial ere ez zuen urruti ibili. Sei astez jarraian igoerak izan ditu gure burtsak. Finantza merkatuetan, aldiz, itxurazko normaltasuna baino ez da oraingoz berreskuratu.Vidrala. T Arabako Vidrala beiragileak 27 milioi irabazi ditu aurten iraila bitarte, iaz epe berean baino %27 gehiago. Salmentak %14,7 handituz lortu du mozkin hori, ekoizpen kostuei eutsiz. Energiaren garestitzea aurreikusten du, ordea, datozen hilabeteetarako.
Fenosa (+%0,11) argindar ekoizleak 704 milioi irabazi ditu aurten iraila bitarte, iaz epe berean baino %40 gehiago eta analistek espero zuten neurrian. Enpresaren %40,5 ACSk (+%2,48) du bere esku eta %8 inguru Caixa Galicia aurrezki kutxak.
BURTSA. Maximo deuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu