BURTSA. Sardina bakalau

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Lau, lau, lau amaitu zuten atzo gure indizeek, sardina bakalau, beraz. Baina ez egun osoan aspergarri eta egonkor egon zirelako, gaseosak bezala indarra galtzen joan zirelako baizik. Eta ez mozkin berriak txarrak izan zirelako: Ferrovialek (-%2,13) Sydneyko aireportua salduta mozkinak laukoiztu ditu. Iberdrolaren (+%0,16) mozkina %13 igo da (458 milioi lehen hiruhilekoan) nazioarteko negozioaren bilakaera lagun eta Mapfrek (+%1,53) ere ia %10 gehiago irabazi duela jakinarazi zuen. Hortaz, mozkin hazkundeak ez dira nahikoa izango, datozen asteetan, igoerak justifikatzeko. Poliki egositako txerritxoak gehiegi egiteko arriskua ere badagoela, alegia. Eta txerritxoez ari garelarik, Astroc (-%6,6) 15 euroen bueltan da jada, tiroketa berri baten ondoren. Itxurazko hobekuntza jasotzen ari dena (beharrik!) Dermoestetica (+%2,28) da. Eta urdaiazpiko klasikoak aldiz, Zeltiak (+%0,62) galerak gutxitzea lortu du. On egin

.

Errentagarria. Burtsa, azoka bera kudeatzea, negozio lez, geroz eta errentagarriagoa da. Bolumenak nabarmen egin du gora azken aldian eta kotizazioek ere eutsi diote. BME (+%1,42), Bilbokoa eta SIBEko beste burtsak barnehartzen dituen elkarteak berak alegia, 50 milioi irabazi ditu aurtengo lehen hiruhilekoan; iaz epe berean baino %54 gehiago da hori. Dena den, Europako burtsen arteko bategiteetan ematen den bilakaera izango da, ziurrenik, datozen urteotako gakoa BMErentzat. Europako azoka txikienetako da eta ia edonork irensteko modukoa, ziurrenik, traba politikorik ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.