Buru osasunerako estrategia premiaz lantzeko eskaera
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari eskatu dio lehentasunezko lan bat hartzeko: buru osasunerako plan estrategiko bat garatzeko, batez ere haur eta gazteengan arreta jarrita. EH Bilduk eraman du proposamena legebiltzarrera, eta EAJrekin eta PSE-EErekin adostutako testua atera da aurrera. Eskatzen dio egin dezala buru osasunean aditu direnekin kontrastatutako plan bat; eredu komunitarioa lantzen segi dezala, osasun mentaleko arazoak dituztenen autonomia lantzen, arreta integrala eskaintzen eta ekitatea eta genero ikuspegia aintzat hartuta; eta lehentasunez gara dezala osasun mentaleko arazoren bat dutenek jasaten duten estigmaren aurkako borroka, haur eta gazteengan eta suizidioaren prebentzioan jarrita arreta berezia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu