Auto horretan esaten denez, gaur egindako operazioa otsailaren 20an egindakoaren segidakoa da. Orduan atzemandako dokumentazio guztia zehatz aztertzeko denbora behar zutela-eta atzeratu da gaur arte.
Goizaldeko 1.30etan hasi du Guardia Zibilak euskalgintzaren aurkako polizia operazioa. Euskaldunon Egunkariarekin loturiko hainbat lagun eta Martin Ugalde Kultur Parkeko Kudeaketaz arduratzen den 'Buruntzape' enpresako lagunak atxilotu dituzte.
Donostian Mikel Arrizabalaga, Joxe Mari Sors, Xabier Legarra,eta Mikel Sorozabal atxilotu dituzte, Errenterian Mikel Azkune; Juan Mari Larrarte Hernanin, Armando Hernandez Tolosaldean Eguneroko arduradunetako bat Tolosan eta Angel Ramon Diez 'Graficas Lizarra'koa Lizarran.
Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa
Buruntzape SL eta ‘Egunkaria’-ren inguruko enpresa taldea izan dira, oraingoan, Del Olmoren jomuga
Juan Del Olmo epaileak kaleratutako autoaren arabera, Buruntzape SL Martin Ugalde Kultur Parkea kudeatzen duen enpresak "Egunkaria-ren bitartez", ustez "ETArekin duen harremanagatik" atxilotu dituzte Joxe Mari Sors eta Xabier Legarra, Elkarlanean erakundeko kideak, Angel Diez Graficas Lizarrako kidea, eta Buruntzape erakundeko Juan Mari Larrarte eta Mikel Arrizabalaga kudeatzaileak. Mikel Sorozabal, Amando Hernandez eta Mikel Azkune Egunkaria “Egunkaria-ren finantziazioaren jatorria estaltzeko” eta “Egunkaria-ren diru kontuak ezkutatzeko” egitura merkantil bat sortzeagatik atxilotu dituzte. Horretaz gain, diru-laguntzak jaso ahal izateko kontuak faltsutzea eta Ogasunari iruzur egitea ere ere leporatzen diete hiru horiei, Juan del Olmoren autoaren arabera, beti ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu