Europako Legebiltzarrean egin duen agerraldian, Barrosok uko egin dio ezkerrak eskatu bezala Buttiglione bere komisario taldetik kentzeari. Aldiz, "arduratsu" izateko eskarea egin die eurodiputatuei, eta berak proposatutako taldearen aldeko bozka emateko galdegin die.
Buttiglionek adierazpen gogorrak egin zituen homosexualen eta emakumeen eskubideen kontra, eta, horregatik, oso kritikatua izan da Barrosoren aukeraketa; batik bat, Askatasunen komisarioa izango dela aintzat hartuta.
Baztertzaile eta oinarrizko eskubideen kontrako jarrera duela dioten kritikak saihesteko, eskubide horiekin arreta berezia izango duela bere taldeak agertu du gaur Barrosok. Hain zuzen ere, Oinarrizko Eskubideen Europako Agentzia sortuko duela agindu du, bazterketa guztien aurkako araudi bat bultzatuko duela, eta bazterketa zehatzen kontra egiteko (xenofofia eta arrazakeriaren aurka, kasu) plangintzak eratuko dituela.
Europako Batasuna