Civia IV trenek punta-puntako teknologia izango dute, eta euren eraikuntzan Renfek ere hartuko du parte. Elkarlanean arituko da CAF/Siemensekin, Renfe Integria bere filialaren bidez. Trenak eraikitze lanetan %50eko partaidetza izango du Renfe Integriak, eta ibilgailuen mantentze lanetan, berriz, %20koa.
Civia IV trenekin bere ibilgailu sarea berritu nahi du Renfek, «aldirietako zerbitzua ahalik eta gehien hobetzeko». CAF/Siemensek egingo duen tren bakoitzak bost auto izango ditu. Tren horiek moduluka luzatu edo mozteko aukera izango du Renfek, eskariaren arabera auto gehiago edo gutxiago erabiliz.