Nafarroako KUTXA

'CAN auzia' Auzitegi Gorenean ikertzearen kontra azaldu da fiskala

Nafarroako fiskal nagusiak uste du ez dagoela eroskeria deliturik Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko bileretan dietak kobratzean.

2013ko ekainaren 7a
14:21
Entzun

Nafarroako Kutxako dieten auzia Espainiako Auzitegi Gorenean aztertzearen kontra azaldu da Nafarroako fiskal nagusia, iritzita Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko bileretan dietak kobratzean ez dagoela eroskeria deliturik. Hala ohartarazi dio gaur fiskalak Iruñeko 3. Instrukzio auzitegiari.

Fiskalak epaileari oroitarazi dio eroskeria delituaren inguruko iritzia azaldu ziola maiatzaren 20an, Enrique Maia Iruñeko alkatearen inputazioa artxibatzeko aukeraz egin zuen txostenean.

Epaitegi horretako Maria Paz Benito epaileak iritzia galdetu zien Nafarroako Kutxako dieten auziko alde guztiei, auzia Auzitegi Gorenean ikertzearen inguruan. Epaileak adierazi zuen "ezinbestekoa" zela Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak inputatu gisa deklaratzea.

Barcina forudun izanik, ordea, ezin du Iruñeko epaitegiak auzipetu. Auzitegi Gorenak, ordea, epai lezake Barcina, eta horregatik galdetu zien Benitok auzia Madrilen ikertzearen inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.