bosgarren barrutia

Capdevielle gailendu egin zaio Greneti, alde handiz

Azken bost urteetan diputatu izandako Grenet bigarren kokatu da, 2007an lortu zuen emaitzarekin alderatuta hamahiru puntu gutxiagorekin. Hautagai sozialista Baionan, Angelun, HIriburun eta Bidaxunen nagusitu da, eta UMPkoa, Bastidan.

2012ko ekainaren 10a
08:11
Entzun

Collette Capdevielle sozialistak %37,70 lortu du bosgarren barrutian, eta Jean Grenet hautagaiarekiko zazpi puntuko aldearekin Legebiltzarrean aulkia hartzeko hautagai sendoa da. Jean Grenet azken bost urteetako diputatuak botoen %30 eskuratu du bozetan; 2007an, %43 eskuratu zituen.

Datorren igandean argituko da diputatu berriaren aurpegia; Grenet eta Capdeviellen artean eginen da bigarren itzulia.

Hirugarren indarra hautesbarrutian Fronte Nazionala izan da, %7,14arekin, eta horren ondotik Ezkerreko Frontea (%5,62) eta EHBai (%5,28) izan dira zerrenda bozkatuenak. Mortalena independenteak %4,15 eskuratu du, eta Amalurreko hautagaiak %3,62.

Baionan Capdeviellek 6.000 bototik gora eskuratu du, %37,9a. Grenetek, berriz, mila gutxiago, %32,9. Chantal Fronte Nazionalaren botoekin berdinduko luke emaitza UMPkoak, FNkoak mila boto eskuratu baititu, %6,69a. Lavignek botoen %5,86 eskuratu du, eta Hardouinek, %5,22. Mortalenak botoen %3,8 jaso du, eta Thebaudek, %3,41.

Angelun ere %37,59ko babesa izan du Capdeviellek, baina alde handiagorekin, Grenet %30,45ean geratu baita. Chantal izan da hirugarren (%6,93), eta EAJren sostengua zuen hautagai independentea, Mortalena, izan da laugarren (%5,36). Zentroko hautagai Veunacek %5,35aren babesa izan du, Lavignek %4,23 eta Hardouinek %4,2.

Hiriburun Capdeviellek jaso duen babesa %41,45era iritsi da. Grenet izan da bigarren hautagai bozkatuena, botoen %28,29rekin, eta horren ondotik, %7,9rekin, Hardouin EH Baiko hautagaia izan da bozkatuena. Mortalenak botoen %4,64 jaso du.

Bidaxunen botoen %37,65 jaso du hautagai sozialistak, eta Grenetek, %28,74. Chantalek %9,75 jaso du, eta Lavignek %6,89. Veunacek %5,71 boto jaso ditu, eta seigarren hautagai bozkatuena Hardouin EH Baikoa izan da, botoen %4,71rekin.

Bastidan, berriz, Grenet izan da hautagai bozkatuena, eta babes zabala lortu du orain arteko diputatuak, botoen %41,99. Capdevielle bigarren izan da, botoen %25,97rekin. Hardouin hirugarren indar politikoa izan da botoen %8,5ekin, eta horren atzetik Thebaud Amalurrekoa geratu da, %6,31rekin. Mortalenak %5,58 lortu du, eta Chantalek, %5,34.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.