Catelsa Oiartzungo enpresako langileek gose greba hasiko dute, "aldi baterako kontratuen gehiegizko erabilpenaren" eta kaleratzeen aurrean protesta egiteko. Bihar emango dute ekimenaren berri, 12:00etan lantokian egingo duten prentsaurrekoan.
Hutchinson Frantziako multinazionalaren enpresa da Catelsa, eta Lintzirin poligonoan dago. Autogintzako hornitzailea da, kautxozko piezak egiten ditu. Duela zazpi urte, esate batera, 134 langile zituen Oiartzungo tailerrean. 2009ko irailean bigarren erregulazioa aurkeztu zuen enpresak.