Cintruenigoko (Nafarroa) 36 urteko herritar bat oso larri dago, bart hiru tiro jaso dituelako. Tiroetako batek buruan jo du eta beste biek sabelaldean. Koma egoeran dago, Iruñeko ospitale batean.
Goizeko hamabi eta erdietan izan da erasoa, Paris karrikan. Beste herritar batek jo dizkio hiru tiroak. Nafarroako Gobernuaren iturrien arabera, baliteke gertaera euren arteko kontuengatik izatea.
Foruzainak kasua ikertzen ari dira, eta bi lagunen bila dabiltza.
Adolfo Navascues alkatea "oso harrituta" geratu da gertaerarekin, Euskadi Irratiari esan dionez, Cintruenigo "herri lasaia delako".
Gizartea