Laurent Cantet zuzendari frantziarrak eta aurtengo Zinemaldiko epaimahaiko presidenteak iragarri du aurten Lu chuan zuzendari txinatarraren City of Life and Death filmarentzat izango dela Donostiako 57. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Honakoa da sarituen zerrenda:
Film onenarentzako Urrezko Maskorra:Lu Chuan zuzendariaren City of Life and Death.
Emakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra: Lola Dueñas Yo, también filman egindako lanarengatik.
Gizonezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra: Pablo Pineda Yo, también filman egindako lanarengatik.
Zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra: Javier Rebollo La mujer sin piano filmagatik.
Epaimahaiaren Sari Berezia: Francois Ozon zuzendariaren Le Refuge filmarentzat.
Epaimahaiaren Saria gidoi onenari: Ana Kokkinosen Blessed filmarentzat.
Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari: Cao Yu City of Life and Death filmari.
Fipresci Saria: Isaki Lacuestaren Los condenados filmarentzat.
Horizontes Saria: Adrian Biniezen Gigantes filmarentzat.
Lauren Cantet (presidentea), Bong Joon-jo, Daniel Gimenez Cacho, Pilar Lopez Ayala, John Madden, Samira Makhmalbaf eta Leonor Silveira dira aurten Donostiako Zinemaldiko epaimahaia osatu dutenak.
'City of Life and Death' filmarentzat aurtengo Urrezko Maskorra
Sari nagusia Lu Chuan zuzendari txinatarraren lanari ematea erabaki du epaimahaiak. Lola Dueñasek jasoko du emakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra, eta Pablo Pinedak gizonezkoen atalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu