Euskal Herriko Itzuliaren azken etaparen lehen sektorea Jens Voigtek (CSC) irabazi du, goizean. Bakar-bakarrik iritsi da Arantzazura, eta haren atzetik sartu dira, hurrenez hurren, David Blanco (Comunidad Valenciana), Danilo Di Luca (Bianchi) eta Aitor (Illes Balears). Osak, ozta-ozta, baina lidergoari eustea lortu du; segundu batera geratu zaio Danilo Di Luca. Arratsaldean erlojuaren kontrakoa egin dute Oñatin, eta erraz kendu dio Di Lucak itzulia irabazteko behar zuen segundoa.
Beste bi txirrindularik ere aurrea hartu dite Aitor Osari sailkapen nagusian, eta laugarren geratu da. Davide Rebellini geratu da bigarren sailkapen orokorrean, eta Contador hirugarren. Azken horre irabazi du hain zuzen ere etaparen 2. sektorea.
euskal herriko txirrindulari itzulia