Politika

Covitek uko egin dio bakegileekin biltzeari

Ordoñezek eskarrak ematen dizkie gonbitagatik, baina zehazten du "soilik auzitegietan" elkartuko litzatekeela Tubiana eta Etxegarai

Coviteko buru Consuelo Ordoñez, artxiboko irudi batean. GORKA ESTRADA, EFE
2018ko martxoaren 15a
15:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Eurekin biltzeko proposamena egin izana eskertu die Coviteko presidente Consuelo Ordoñezek Michel Tubiana eta Txetx Etxeberriri, ordea, zehaztuz horiek ETAren armategia suntsitzeagatik ikerketapean daudela kontuan izanik, "soilik auzitegietan" elkartuko litzatekeela eurekin.

Idatzian, adierazten du gonbita bidaltzerakoan "nahastu" egin zirela pentsatu zuela gutunean "bakea" eta "gatazka" giskao kontzeptuak erabiltzen dituztelako, eta horiek ez dutelako zerikusirik "guk ETAri eta haren ingurukoei esker bizi izan genuen errealitatearekin eta sufrimenduarekin".

Aldi berean, Coviteko buruak informazioa eskatzen die ETAk haien esku utzitako armategiari buruz: "Jakin nahi genuke ETAko zein kidek eman zizkizueten. Azaldu dizuegun moduan oso garrantzitsua da hori kontuan izanik zenbat krimen geratzen diren argitzeke".

Ordoñez bera eta Ruben Mujika elkarteko kidea Max Brisson senatariarekin eta Vincent Bru diputatuarekin bildu ziren joan den otsailaren amaieran, Frantziako Gobernuak presoak hurbiltzearen auzian egindako urratsez hitz egiteko. Bilera haren bukaeran Ordoñezek ontzat eman zuen Parisek hartutako jarrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.