Creditrans eta Gizatrans garraio txartelak saltzeari utziko diote bihar

Bizkaian hamazazpi garraiobidetan erabil daiteke Barik ukipenik gabeko txartela ordainbide gisara

Erredakzioa
Bilbo
2013ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaian Barik ukipenik gabeko txartela hedatzeko urrats bat gehiago egingo dute bihar: Bizkaiko Garraio Partzuergoak jakinarazi du Creditrans eta Gizatrans saltzeari utziko diotela, Renferen aldiriko trenen sarean ezik. Halere, txartelotan dagoen dirua urtearen amaierara arte erabili ahalko dute bidaiariek.

Bizkaian dagoeneko hamazazpi operadorek erabiltzen dute Barik ordainbide gisa, hala nola Metro Bilbaok, Bizkaibus eta Bilbobusek, Tranbiak, EuskoTrenek... Partzuergoak gogora ekarri du Barik «erosoagoa» dela, saldoak lau urteko iraupena duela, eta diru gehiago kargatzea onartzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.