Brian Currin hegoafrikar abokatu eta nazioarteko bitartekariak Argia aldizkariari emandako elkarrizketan adierazi du ezker abertzaleak "heldutasunera pausoa" eman duela, eta "baikor izateko arrazoi onak" daudela. Izan ere, sektore hartako "gidaritza alde militarretik alde politikora" pasatu dela uste du. "Ezker abertzalekoek badakite euren estrategia politiko berriak emaitzak eman ditzakeela. Sinesten dut bide horri eutsiko diotela eta ez dutela atzera egingo. Aurrera bultzatuko dute, ETAren buruzagitzak jarrera hori babestu arte. Ezker abertzalearen lidergoa aldatu dela uste dut, alde militarretik alde politikora pasatu da gidaritza. Garrantzitsua da".
Currinen arabera, ezker abertzaleak "bide horri" ez badio eusten, babesak galtzeko arriskua izan dezake aurrerantzean. "Ezker abertzalean badakite, aurrerapenik ezean, biolentzia gehiago gertatzen bada, eta ez badute garbi gaitzesten, beste alderdiekin lortutako babes osoa galduko dutela. Nazioarteko babesa ere galduko lukete". Baina abokatua baikor azaldu da berriro. "Nik uste ongi doala eta bidean aurrera egingo dutela".
Euskal Herrian "bakea eta denek parte hartuko duten demokrazia bat" lortzeko lanean ari dela dio Currinek. Euskal eragileekin hainbat bilera egin ditu azkeneko pare bat urtean, eta Bruselako Adierazpena sustatu du.
politika
Currinek uste du "ezker abertzalean gidaritza alde militarretik alde politikora aldatu" dela
"Ezker abertzaleak heldutasunera pausoa eman du", esan du hegoafrikar abokatu eta nazioarteko bitartekariak 'Argia' aldizkarian. Euskal Herrian "bakea eta denek parte hartuko duten demokrazia bat" lortzeko lanean ari dela aitortu du Currinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu