Dagoeneko 188 hildako eta 4.468 kasu Hego Euskal Herrian

Gasteiz da Euskal Herriko hirrik kaltetuena. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko martxoaren 25a
13:10
Entzun

Espainiako Osasun Ministerioak emaniko azken datuen arabera, 4.468 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, azken zenbaketan baino 715 gehiago. Horietako 170 zainketa intentsiboetako unitatean daude. Dagoeneko 188 pertsona hil dira, 23 gehiago azken 24 orduetan. Itxaropenerako datua: 489 sendatu dira, atzo baino 34 gehiago.

Nafarroan, azken 24 orduetan %18 handitu da COVID-19 gaitza baieztatua dutenen kopurua, 1.197 arte. Bi hildako gehiago daude, eta, ondorioz, 33 lagun zendu dira SARS-CoV-2 koronabirusaren ondorioz: pertsonok 63 urtetik 91 urtera arteko tartea zuten, eta, batez beste, 83 urte. Santos Indurain Osasun kontseilariaren arabera, «gaitz larriak» zituzten. Kasu positiboen artean, 506 daude ospitaleratuta, eta horietatik 51 larrialdi unitatean daude. Gainera, kasu positiboetatik 242 osasun arloan lan egiten duten profesionalak dira (15.000 dira guztira).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.