Euskal Herria

Dagozkien eskuduntzetara mugatzeko eskatu die Legebiltzarrak Espainiako segurtasun indarrei

Espainiako Polizia eta Guardia Zibila "egokitzea" eskatu dute Gasteizko legebiltzarkideek. EH Bilduk Espainiako poliziak erretiratzeko egindako eskaera ez da aurrera atera; bai, ordea, hari EAJk jarritako helegitea.

2013ko ekainaren 13a
14:19
Entzun

EH Bilduren botoei esker atera da aurrera EAJk hasierako proposamenari jarritako helegitea. Espainiako segurtasun indarrak Bizkai, Gipuzkoa eta Arabatik erretiratzeko EH Bilduk egindako proposamena eztabaidatu dute Gasteizko Legebiltzarrean, baina atzera geratu da, PSE-EEren, PPren eta UPDren kontrako botoen eta EAJren abstentzioaren ondorioz.

EAJk proposamenari egindako aldaketek, ordea, legebiltzarkide gehienen onespena jaso dute, EH Bilduk jeltzaleen helegitea onartzea erabaki ondoren. Autonomia Estatutuak dionera egokitzea eskatu dute, segurtasun indarren eskuduntzak mugatzeko. Jaurlaritzari eskatu diote Espainiako eta EAEko administrazioek ordezkatzen duten Segurtasun Batzordean lan egitea, erretiratzeko irizpideak ezartzeko, gaur egun dauden beharretara egokituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.