Osakidetza

Darponen ustez, Osakidetzako lan baldintzek ez dute justifikatzen hilaren 23 eta 24ko bi eguneko greba

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak dio greba eskubidea errespetatzen duela, baina "azken tresna" izan behar lukeela lan baldintzak aldarrikatzerakoan.

Jon Darpon, Eusko Legebiltzarreko saio ba. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 10a
10:47
Entzun

Osakidetzako sindikatu guztiek grebara deitu hilaren 23rako eta 24rako. Bada, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren iritziz, Osakidetzako langileen lan baldintzek "ez dute justifikatzen" bi egunetako lanuztea. Grebara maiatzeko hauteskundeak baino lehenago deitu izana nabarmendu du Darponek: "Gustatzen ez zaizkigun konotazioak ditu deialdiak".

Osasun sailburuak onartu du langileek soldatak izoztuta dituztela azken bost urteetan. Hala ere, uste du "soldata guztiz duinak" dituztela Osakidetzako langileek, "ziurrenik sektore publikotik kanpokoak baino hobeak". Lan orduei ere erreparatu die: "Zein sektoretan egiten da lan 1.614 ordu? Ziurrenik inon ez. Ez industrian, ez ostalaritzan, ez zerbitzuetan".

Azken hilabeteetan egindako mobilizazioei jarraipena emanez, sindikatu guztiek elkarrekin egin dute greba deialdia: SATSE Euskadiko Erizainen Sindikatuak, ELAk, LABek, SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, FFHE Euskadiko Ospitaleetako Medikuen Federazioak, CCOOk eta UGTk.

Sindikatuek aldarrikatzen dute Osakidetzan lanpostuak sortzea lehenetsi behar dela, langileen lan karga arintzeko, eta horrela zerbitzu "duina" eskaini ahal izateko herritarrei. Langileek salatu dutenez, ia 5.000 lanpostu kendu dituzte azken urteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.