Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzak jakinarazi duenez, datorren astean amaituko dituzte Hondarribiko (Gipuzkoa) itsasertzean hondoa jo eta txikitu zen Maro ontziko gai kutsagarriak ateratzeko lanak. Egunotan hainbat lagun ibili dira ontzira sartu eta ustez baliozkoak diren gauzak hartzen. Gobernuaren Ordezkaritzak ohartarazi du kontuz ibiltzeko ontziko hainbat gai kutsagarriak direlako. Halaber, ontzira hurbildu eta sartzea debekatua dagoela gogorarazi du.
Martxoaren 6an jo zuen ondoa Maro garraiontziak, Baionatik Pasaiara txatarra zamatzera zihoala. Jaizkibel barrenean, Hondarribiko itsasertzean, Higer lurmuturretik bi miliatara, izan zuen istripua. Hurrengo egunetan enbata handia izan zen, eta ekaitzak hirutan txikitu zuten ontzi handia eta arroketara bultzatu.
Hondakinek istripua izandako lekuan jarraitzen dutela eta, Erresuma Batuko Offshore enpresako teknikariak ontzi zatiak nola eraman aztertzen ari dira. Hondakin handienak eraman aurretik Bizkaiko enpresa bat itsasoa kutsatzen duten zati eta materialak ari da kendu eta ateratzen, hala nola, plastikoak. Lan hori amaitzear dute.
Datorren astean bukatuko dute 'Maro' ontzitik gai kutsagarriak ateratzeko lana
Erresuma Batuko Offshore enpresako teknikariak aztertzen ari dira Jaizkibel barrenean hondoa jo zuen itsasontziaren hondakinak nola eraman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu