1.000
SEASKAK IRABAZI IKASLEAK
Hamar urtean igoera handia izan dute Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolek: 3.000 ikasleren heina gainditu dute, hamar urtean mila ikasle baino gehiago irabazita. Ahul dago murgiltze eredua, nolanahi ere: ikasleen %6,5ek egiten dute hautu hori.
%51
MURGILTZEAN ARI DIRENAK
Euskal Herriko hizkuntz ereduak modu orokorrean aztertuta, euskarazko murgiltze eredua ageri da buruan: ikasleen %51ren sistema da. Datu orokor horrek, ordea, askotariko errealitateak ditu azpian: Gipuzkoan ia %80 ikasleren hautua da, baina Lapurdin, %6rena.
%20
ERDARA HUTSEZ ARI DIRENAK
Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa gehienean —eremu mistoan eta ez-euskaldunean— euskararik batere gabeko ereduak daude aukeran. Euskal Herri osoa hartuta, bost ikasletik bat ari dira horrela. 101.000 ikaslek baino gehiagok euskara ez dute ikasgai gisara ere.