Gara egunkaria plazaratu zituen bi artikulu froga gisa aurkeztuz, Iñaki de Juana Chaos presoa berriro auzipetzeko eskatu zuen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Santiago Pedraz epaileak, ordea, atzera bota du eskaera hori, De Juana egun ETAkoa dela egiaztatzeko oinarririk ez dagoela argudiatuz. Gaur plazaratu du autoa Pedrazek, eta hartan esaten du ETAko presoen kolektiboa ez dagoela "erakunde terrorista" gisa kontsideratua.
De Juanak otsailean atera behar zuen kalera, zigorra beteta, baina iazko abenduan berriro auzipera zezatela eskatu zuen Fiskaltzak. Pedraz epailearen arabera, De Juanak Gara -ko bi artikuluetan agertzen zituen iritzietatik ez da ondorioztazen ETAko kide denik, ez "mehatxu terroristak" egin zituenik.
Ondorioz, bermerik gabeko baldintzapeko askatasuna erabaki du, eta abuztu hasieran aterako da De Juana espetxetik.
Presoak