Pedraz epaileak hainbat kritika jaso ditu ENAM eta ETA bereizteagatik. Nolanahi ere, epaileak esan du, oraindik orain, ez dagoela hori dioen auzi firmerik.
Beraz, aurreko auto batean esan zuena berretsi du Pebrazek gaurko autoan: De Juana ez du auzipetuko, "horretarako zantzurik ez" dagoela iritzita.
Horrenbestez, abuztian espetxetik aterako da De Juana espetxetik. 18 urteko espetxe zigorra bete eta gero, pasa den otsailaren 9an zen aske geratzekoa De Juana. Espainiako Euzitegi Nazionaleko epaile Ignacio Gordillok baina, euskal presoaren aurkako salaketa jarri zuen, 'Gara' egunkarian 'El Escudo' eta 'Gallizo' izenburupean argitaratutako bi gutun aitzakiatzat hartuta.
De Juanaren aurreneko idatzia joan zen abenduaren 1ean kaleratu zuten, bigarrena, berriz, hil bereko 30ean. Garai horretan Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaile zen Fernando Grande-Marlaskak Gordillok ipinitako salaketa onartu zuen, eta behin-behineko kartzelatzea ezarri zion De Juanari. Pedrazentzat, aldiz, "ez dago zantzurik, inputatua ETAko kidea dela ziurtatzeko". Epaileak 'Gara'-k argitaratutako bi gutunak aztertu ditu: "Ezin daiteke ondorioztatu borroka armatua sostengatzen duenik. Izan ere, ez dago hori egiaztatzen duen erreferentziarik".
euskal presoak