'De Miguel auzia' «larria» dela aitortzeko eskatu dio Javier de Andresek EAJri
GASTEIZ. Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak uste du De Miguel auziko ustezko ustelkeria kasuak «egiaztagarriak» direla eta, horrenbestez, EAJk aitortu beharko lukeela afera«larria» dela. Horrela erantzun dio Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko buruari, hark ezbaian jarri baitu auzia ikertzen ari den epailearen lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu