gizartea

Deba ibaian hilda azaldu zen gizonari labanaz egin zioten eraso, Ertzaintzaren arabera

Larunbatean aurkitu zuten gorpua, Bergaran.

2011ko martxoaren 14a
16:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak jakinarazi du lehengo larunbatean Bergaran Deba ibaian hilik azaldu zen 46 urteko gizonezkoari labana batez egin ziotela eraso, gorpuak arma zuriz egindako hainbat zauri zituelako.

San Antonio kalearen parean aurkitu zuten gorpua, 13:00ak aldera, eta, suhiltzaileek erreskatatu ostean, Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten.

Hildakoa Bergarako bizilagun bat da, Ertzaintzak dioenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.