Ura agentziak onartu du isuri bat izan dela Deba ibaian, eta aparra azaldu dela hango uretan, Elgoibar (Gipuzkoa) parean. Isurketaren jatorria ikertzen ari dela jakinarazi du, era berean.
Agentziako kideak datuak biltzen ari dira: laginak jaso dituzte, eta inguruan jarrita dauden kameretako irudiak aztertuko dituzte.
Sare sozialetan zabaldu dira isuraren hainbat irudi.
Brutal vertido rii #deba a su paso por #altzola en #elgoibar@112_SOSDeiak@eitbNoticias@uraEJGV@teledonosti@cuatro@telediario_tve@A3Noticias venir a denunciarlo. Es increible! pic.twitter.com/zyfRu2ra1k
— Patxi Casal (@PatxiCasal) 2018(e)ko martxoak 13