Defentsak kexa agertu du autoaren filtrazioagatik

2011ko apirilaren 1a
20:00
Entzun

El Mundo egunkariak atzo argitaratu zuen Gorenaren autoaren edukia bi orrialdetan, auziko aldeek artean ez zuten arren. Eta, hori gutxi balitz, autoaren 22 orrialde ere jarri zituen Interneteko gunean. Hain zuzen ere, 79. orrialdetik 101.era, Sortu legezko egitea debekatzeko emandako epaiak oinarri hartzen duen "froga dokumentalaren" azalpena jarri dute sarean.

Sortu alderdiaren defentsak kexa agertu du Gorenean filtrazio horregatik. "Larritasun handiko kontua da", esan du defentsak, eta auzitegiari ekinbideak hasteko eskatu dio, idatzi baten bidez.

Joaquin Jimenez Goreneko bigarren salako magistratuak ere filtrazioa egon izana salatu du. "Onartezina da hori, Gorenetik barrutik gertatutako filtrazioa baita. Auzitegiari zilegitasuna kentzen dio. Oso arazo serioa da, eta gogoeta egin beharko da. Arazoa barruan dago, ez prentsan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.