'Herriko tabernen auzia'

Defentsaren froga batzuk ez ditu onartu auzitegiak; akusazioenak, berriz, guztiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste urrats bat egin du 'Herriko tabernen auzian', epaiketara bidean. Aldeek proposatutako frogei buruzko erabakia jakinarazi du. Akusazioei guztiak onartu dizkie, eta defentsei batzuk baztertu, "auziarekin zerikusirik ez dutela" argudiatuta.

Oihana Elduaien Uranga.
2013ko ekainaren 3a
17:24
Entzun

Herriko tabernen bidez ETA finantzatzea egotzita 40 lagun daude auzipetuta 35/02 auzian. Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Rufi Etxeberria daude horien artean. Hamabi eta zortzi urteko espetxe zigorrak eskatzen ditu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak haientzat.

2002ko apirilean abiatu zuen auzia Baltasar Garzon epaileak, eta oraindik ez da epaiketarik egin. Onartutako frogak zehaztuta, epaiketa hasteko eguna jartzea besterik ez da falta.

Bigarren zigor salak akusazioei onartu egin dizkie eskatutako froga guztiak. Ez da gauza bera gertatu defentsekin. Haiei baztertu egin dizkie froga batzuk, auziarekin loturarik ez dutela argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.