DEKALOGOA

2015eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Familia medikuek eta pediatrek plazaratu duten dekalogoko puntuak hona, motzean:

Ardatza. Osasun sistemaren ataria denez, lehen arreta ardatz gisara hartu behar da, eta lehenetsi behar da lan antolaketetan eta aurrekontuetan.

Lidergoa kronikoen artan. Eri kronikoen arretarako kudeaketan, gidari izan behar du lehen arretako medikuen lanak.

Lidergoa kudeaketan. Pediatrek eta familia medikuek gidari izan behar dute osasun baliabideen eta sistemen gaineko antolaketa erabakietan.

Azterketa osagarriak, eskura. Lehen arretan, eskura behar dute pazienteen proba osagarrien katalogo osoa. Egun beti ez ei da izaten hala.

Lan baldintza hobeak. Egonkortasuna, lan pizgarriak eta nekagarritasun plusak eskatu dituzte. Murrizketekin, galerak izan direla salatu dute.

Kalitatea. Besteak beste, eri bakoitzarekin, gutxienez, hamar minutu izatea eskatu dute.

Aldi baterako ezintasuna, samurrago. Azken lege aldaketak ezintasun horiek kudeatzeko lana zaildu duela eta, neurriak eskatu dituzte.

Errezeta elektronikoa, denera. Arreta sistema osora hedatzeko eta kudeatzen erraza izateko eskatu dute.

Trebakuntza, unibertsitatetik. Unibertsitatea doitu behar da, lehen arretako espezialitaterako profesionalen trebakuntza hasieratik bermatzeko.

Ikerkuntzaren alde. Lehen arretako medikuei ikerkuntzarako eta trebakuntzarako ateak zabaltzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.