Radio Euskadin egin ditue adierazpen horiek guztiak Permachek.
Haren aburuz PSOE prozesuari oztopoak jartzen ari da, eta bi bidetatik egiten du: batetik, Batasunarekin ez batzartzeko indar politiko hori ez dela legala aitzakia gisa erabiliz, eta, bestetik, ezker abertzaleko erakunde eta kideenganako prozesu judizialak abiatuz.
Batasunaren legez kanpoko egoera elkarrizketak ez abiatzeko argudio gisa ematea "aitzakia" baino ez dela nabarmendu du Permachek, eta PSOEko buruzagiei oroitarazi die Batasunak haiekin elkarrizketak izan dituela. Areago, Zapatero Espainiako Gobernuburuak ETArekin harremanetan hasteko asmoa agertu duela erantsi du, eta erakunde hori ez dela legala.
"Rubalcaba eta Zapateroren aholkulariak soka asko ari dira teinkatzen; eurek jakingo dute zertan ari diren", esan du. "Ez dira ari egoerak eskatzen duen moduan jokatzen; aukera historikoa alferrik galtzen ari dira".
Politika