Araban euskararen erabilera indartu nahi du aurtengo Araba Euskaraz-en antolatzaile Amurrioko Aresketa ikastolak. Amurrioko ikastolako lehendakari Aitor Garatek adierazi duenez, "euskararen hedapena eta eboluzioa Amurrion oso interesgarria izan da, azkeneko 20 urteetan".Hala ere, euskararen erabileraren inguruan arazo bat ikusten du Aresketa ikastolako lehendakariak, eta horregatik,bizkaitar eta gipuzkoarrei Araba Euskaraz-era joateko gonbidapena egin die, "euskararen erabilera ziurtatzeko eta bertako jendea motibatzeko".
Bi gune handitan banatutako joan etorriko ibilbide motza izango du aurtengo Araba Euskaraz-ek. Guztira, 1.300 metro izango ditu. Ekainaren 19rako antolatu dituzten kontzertuen artean, SK, Euri Tantak, Kukuma, Bat gehio eta Ken Zazpi taldeen emanaldiak daude.
araba euskaraz