Desagertua zegoen gizon baten gorpua aurkitu dute Pasaian

2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
PASAIA. Igandetik desagertua zegoen 58 urteko gizon baten gorpua azaldu zen atzo Pasaiako portuan (Gipuzkoa). Gurutze Gorriko kideek atera zuten hilotza uretatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, arrantzale batzuek ikusi zuten gorpua, eta haiek eman zieten abisua larrialdi zerbitzuei. Itsasontziz Trintxerpera eraman zuten, eta handik Donostiara autopsia egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA