Desagertuta zegoen emakume baten gorpua aurkitu dute Mundakan

Gorpuak ez du indarkeria zantzurik, Ertzaintzaren arabera. Asteazkenetik ari ziren andrearen bila.

OGOÑOKO LURMUTURRA
Mundakako kosta eremua. MIGUEL TOÑA / EFE
2024ko otsailaren 2a
19:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Asteazkenetik desagertuta zegoen emakume bat hilda aurkitu dute ostiral arratsaldean Mundakan (Bizkaia), harkaitz eremu baten. Ertzaintzaren arabera, gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den asteazkenean salatu zuten emakume gazte bat desagertua zela, eta, haren inguruan egindako ikerketen ondorioz, gaur Mundakan bilaketa abiatu dute, larrialdi zerbitzuek koordinatuta.

Arratsaldeko lehen orduan amaitu da bilaketa, harkaitz eremu batean biktimaren gorpua aurkitu ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.