Larunbatetik desagertuta zegoen 59 urteko gizonezko bat hilda aurkitu dute Balmasedan, Las Laceras parean. Balmasedakoa bertakoa zen hildakoa.
Sendiak domeka goizean eman zuen haren desagerpenaren berri, eta atzo arratsean topatu zuten gorpua. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dio ez duela indarkeriazko zantzurik. Gorpua Bilbora eraman zuten autopsia egiteko.
gizartea