AHT

Desjabetze akten altxatzea bertan behera geratu da Eskoriatzan, herritarren mobilizazioaren ondorioz

Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariei udaletxe barrura sartzea eragotzi diete atzotik itxialdian ziren herritarrek, eta haiei elkartasuna adieraztera hurbildutako beste hainbatek. 'Euskal Y'-a eraikitzeko lurrak Sustapen Ministerioaren esku gera daitezen ezinbestekoa da ekitaldi hori egitea.

2008ko apirilaren 15a
18:39
Entzun
Euskal Y eraikitzeko Eskoriatzan (Gipuzkoa) behar dituzten lurrez jabetzea eragotzi diote herritarrek Espainiako Sustapen Ministerioari, oraingoz. Izan ere, lurjabeekin itunak egin ondoren, derrigorrezkoa da desjabetze akten altxatze ekitaldia egitea Sustapen Ministerioak lur horiek bereganatu ahal izateko. Hain zuzen ere, ekitaldi hori aurrera eramatea oztopatu dute herritarrek, AHT Gelditu! Elkarlana taldearen deialdiari erantzunez.

Atzotik itxialdia egiten ari ziren Eskoriatzako udaletxean hainbat lagun. Goizean, berriz, beste hainbat herritar gehitu zaizkie AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako elkarretaratze zaratasuan. 09:30ean Sustapen Ministerioko ordezkariak akten altxatze ekitaldia egiteko agertu direnean, udaletxeko atea itxita aurkitu dute, eta hainbat herritar, esan bezala, barruan itxita, ekitaldia eragozteko prest. Ertzainek babestuta iritsi dira Sustapen Ministerioko ordezkariak.

Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkatea (EAE-ANV) hurbildu da haiekin hitzegitera, eta akten altxatze ekitaldia egiterik ez zegoela esan die. Ministerioko ordezkariek onartu egin dute ez zegoela ekitaldia egiteko baldintzarik, eta hori jasotzen duen akta sinatu dute. Han bildutako herritarrek pozik hartu dute albistea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.