Eusko Jaurlaritzak aurten bi hegoafrikarri emango die Giza Eskubideen Rene Cassin saria: Desmond Tutu Bakearen Nobel sariari (1984) eta Roelf Meyer Hegoafrikako Defentsa eta Auzi Konstituzionalen ministro izandakoari. Jaurlaritzako Justizia Sailak ematen ditu sariok eta, honen arabera, bi haiek "justizia proiektu eta bizikidetzaren oinarri bezala sinbolizatzen dute bakea".
Abenduaren 10ean izango da sari banaketa, Gasteizen, Lehendakaritzan, Giza Eskubideen Adierazpenaren egunean. Gaur egun Tutuk eta Meyerrek bakeari eta gatazka politikoen konponbideei buruzko guneetan parte hartzen dute.
Tutuk berak gaur Hegoafrikan Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariari agindu dio Euskal Herriko egoeraren berri emango duela hurrengo astean Parisen pertsona ezagun batzuekin izango duen bileran. Hain justu, besteak beste, Nelson Mandela Hegoafrikako presidente izandakoak, Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiak eta Jimmy Carter Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak hartuko dute parte batzar horretan.
Ibarretxek esan du Euskal Herriko egoerak "nazioarteko agendan" egon beharra duela, "nazioartearen laguntza oso garranzitsua delako gatazka konpontzean". Irlanda, Zipre eta Georgiako kasuak aipatu ditu. "Hegoafrikan ere lortu zituzten bakea eta bizikidetza. Zergatik ez Euskadin?".
Bideoaren egilea: Eusko Jaurlaritza.
Politika
Desmond Tuturi eta Roelf Meyerri emango die Jaurlaritzak Rene Cassin saria
Besteak beste, Nelson Mandela, Kofi Annan eta Jimmy Carterrekin hurrengo astean Parisen izango duen bileran Euskal Herriko egoeraren berri emango duela agindu dio Tutuk Juan Jose Ibarretxeri. Hegoafrikan da Jaurlaritzako lehendakaria, eta "Hegoafrikan ere lortu bazituzten bakea eta bizikidetza, zergatik ez Euskadin?", galdetu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu