Okupazioa

Desokupa enpresak etxe okupatu bat hustu du Abadiñon, protesta artean

Herritar talde batek salatu du mehatxupean bota dituztela etxean bizi zirenak, eta Ertzaintza oldartu egin zaie protestara batu direnei.

Ertzainak eta protestara batu diren herritarrak, eraikinaren inguruan. ANBOTO
2021eko apirilaren 15a
15:18
Entzun

Espainian ezaguna da Desokupa enpresa. Okupatutako etxeak husten dituzte «bortxaz eta modu oldarkorrean», hainbat elkartek salatu izan dutenez. Gaur, Abadiñoko (Bizkaia) Zelaieta auzoko Alfredo Baeschlin kalean dagoen etxe bat hustera joan dira. Etxe barruan zeudenak atera egin dira, enpresako kideek emandako agiri bat sinatu ostean, Ertzaintzaren iturriek Anboto atariari adierazi diotenez. Lekukoek, ordea, salatu dute «mehatxu» artean sinarazi dietela agiri hori.

Azaldu dutenez, Desokupako «zortzi-hamar» kide joan dira eraikina husteko asmoz, eta haien aurrean protesta egitera joan dira Abadiñoko hogeitik gora herritar. «Faxistak gure kaleetatik kanpora!», oihukatu dute.

Ertzainak ere joan dira gero, eta borraz jo dituzte protestan elkartu direnak.

Arratsaldean, kontzentrazioa

Desokupa faxista kanpora lelopean, kontzentrazio batera deitu dute enpresa horren kontra, 19:30ean, Abadiñoko Ferialeku plazan.

Durangaldeko Ahal Dugu-k «kezka» agertu du gertatu denarekin. Haien ustez, eskuin muturrak sustatzen duen diskurtsoak «jarrera oldarkorrak» hauspotzen ditu. «Enpresa horretako kideak boxeolari eta paramilitar ohiak dira, eta lotura estua dute eskuin muturrarekin», alderdiaren hitzetan. Bat egin dute arratsaldeko kontzentrazioarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.