EAJk legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean banandutako eta dibortziatutako gurasoen kasuan eskolek haurren berri bi gurasoei eman diezaieten. «Salbuespenak salbuespen», bi gurasoek dute seme-alaben eboluzioa jakiteko «eskubidea eta betebeharra», adierazi du EAJk.
Ohar baten bidez jakinarazi du aurkeztutako proposamena. Haurren gaineko informazio oro bi gurasoei ezagutaraztea ez da alderdiak eskatutako neurri bakarra; umeak ikastetxez edo hezkuntza ereduz aldatzeko, edota aukera askeko ikasgaiak hautatzeko, bi gurasoen sinadura behar izatea nahi du EAJk.