Ezker abertzaleak proposamen berritua egingo duela jakinarazi du gaur Radio Euskadin LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek. Proposamen horren helburua gatazka politikoa gainditzea dela azpimarratu du, eta azaldu duenez, "denek izango dute elkarrizketaren bidez gatazka gainditzearen alde egiteko aukera, baina baita konponbidearen kontra jartzeko ere". Proposamena sinplea eta demokratikoa dela jakinarazi du, eta nahi duen guztiak lekua izango duela bertan. "Herri honek dakarren aldaketa dinamikan jauzi garrantzitsua emango du. Transizio bidea marraztu dezake proposamen honek".
Proposamena egitearekin batera, ezker abertzaleak konpromezuak ere hartuko dituela dio Diezek. "Baldintza egokiak egoteko ahaleginak egin beharko dira, alde guztietatik". Gaineratu duenez, "ETAk berak erabakiko du zer egiten duen, proposamena ikusitakoan".
Ezker abertzalearen proposamena eta Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena bateragarriak ote diren galdetuta, bake proposamena eta eraikuntza nazionalerako prozesua ez direna nahastu behar esan du, bere garaian, EBBko presidentea zen Xabier Arzallusen horixe esan zuela gogoraraziz.
Politika