Dignidad y Justicia elkarteko buru Daniel Porterok, Pedrazen aurka salaketa jartzekotan zela iragarri zuen joan den larunbatean. Gaur berriz, ostiral honetan aurkeztuko dutela esan du, “prebarikazioa egiteagatik, arduragabekeriagatik eta delituei jaramonik ez egiteagatik". Epaileak ez zuen delitu zantzurik sumatu herritar talde batek manifestaziorako egindako deialdian, bere esanetan ez zegoelako deitzaileen eta Batasunaren arteko "lotura zuzenik”.
Pedrazen erabaki “asko” zalantzan jarri ditu Dignidad y Justicia taldeko lehendakariak, beste epaileen aginduen “kontrakoak” direla argudiatuz. Pedrazek David Pla eta Aitor Lorente bi euskal presoen askatasuna berretsi izanagatik egin ditu adierazpen horiek Porterok. Izan ere, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Pedrazen oporraldia baliatuz, Fiskaltzaren helegiteari erantzun eta kartzelan mantentzeko erabakia zuen.
Bestalde, Juan del Olmo epaileak orain dela 15 urte ETAko kide izandako hiru kideren alde Askatasunak deitutako omenaldia debekatu zuen. Pedrazek, ordea, Iñaki de Juana Chaos gose greba mugagabean dagoen presoaren aldeko ekitaldia baimendu izana salatu du Dignidad y Justicia taldeak. “Legea bakarra da, eta epaileek berdin interpretatu behar dute”, esan du Porterok.
politika
Dignidad y Justicia taldeak salaketa jarriko du Pedraz epailearen aurka
Joan den ostiralean Bilbon egin zen autodeterminazioaren aldeko manifestazioa ez debekatzeagatik, Dignidad y Justicia taldeak salaketa aurkeztuko du ostiralean Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka. Epaileak atzera bota zuen taldeak ekitaldia galarazteko jarritako helegitea, manifestazioaren deitzaileen eta Batasunaren arteko loturarik atzeman ez zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu