Dimisioa eman du Baionako ostalarien presidenteak

2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Ostatuak 00:30ean ixteko agindua indarrean sartu da Baionan; ostalariak ez dira ados erabakiarekin, eta Baionako ostalarien elkarteko presidente Pierre Barratek dimisioa aurkeztu du. Jean Grenet Baionako auzapezak auzi honetan izan duen jarrera gaitzetsi nahi izan du horrela. Udan ostatuak beranduago itxi ahal izango zirela esan arren, atzera bota dute salbuespena, eta kexu dira ostatuetako jabeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.