PPk eta PSOEk orain urtebete "gerrarako apostua" egin zutela esan du gaur Batasunako bozeramaile Joseba Permatxek, eta Herritarren Zerrendarekin ere jarrera berbera hartu dutela. EA, EAJ, EB-IU eta Aralarrek, berriz, PP eta PSOEren jarrera salatu duten arren,"normaltasun" itxura emanez, ez zegozkien lekuak "lapurtu" zituztela salatu du. Beraz, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu die, eta "ez dagozkien" karguetatik dimisioa aurkezteko. Kargua dutenek eta haien atzetik dagoen zerrenda osoak dimisioa aurkeztuz geroalderdiak aukeratzen du ordezkoa. Beraz, dimisioa aurkeztu eta beraien karguak "herritarrek aukeratutakoei" ematea eskatu du, Permatxek.
Batasunako bozeramaileak azpimarratu duenez, Euskal Herria da erakundeetan "herri borondatea islatzen ez den Europako herri bakarra". Gainera, EAJ, EA, EB-IU eta Aralar alderdiek ez dutela hauteskunde emaitzak errespetatzeko borondaterik azpimarratu du.
Politika