Diputazioak astebete barru izendatuko du Alduntzinen ordezkoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat, Martin Garitano ahaldun nagusia tartean dela, Uruguaira abiatuko da bihar, herrialdeko enpresekin egitekoa duen bidaian. Batzar Nagusien erabakia —Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatu kargutik kentzea, alegia— astebete atzeratuko da, beraz. Gara egunkariak atzo aurreratu zuen Haritz Salaberria Lezoko alkate ohi eta diputazioko kabineteko kideak hartuko duela Alduntzinen kargua. Diputazioak ez du baieztatu aldaketa; lehenbizi Alduntzin kargutik kendu behar dela azaldu du. Garitanok, kazetariek galdeturik, honela erantzun du: «Ez dut ukatuko, baina oraindik itxi gabe dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu