Diru laguntzaren trukean bederatzi artelan eskuratzeko aukera

688 654 930 telefonora deitu behar da Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Zumeta, Lazkano eta Xabier Morrasen lanak lortzeko. Artelan denak, hemen ikusgai

2009ko abenduaren 18a
17:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunkaria Epaiketa Elkarteko Taldeak, izenpetutako eta zenbakitutako bederatzi artelan diru laguntzaren trukean eskuratzeko aukera jarri du, Egunkaria-ko auzipetuekiko "elkartasunez" dirua biltzeko asmoz. Artelanak Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Zumeta, Lazkano eta Xabier Morrasen kopiak dira. Nestor Basterretxeak lau margolan eskainiko ditu eta denera 1.500 euroko salneurria dute. Xabier Egañaren lanak 200 euro balio ditu eta gainerakoek 300.

Argibideak nahi izanez gero sartu www.egunkaria.info web orrian edo deitu 688 654 930 telefonora (11:00-13:00 / 18:00-20:00).

Kontu korronteak ere zabalduak ditu Egunkaria Epaiketa Taldeak auzipetuei laguntzeko

Euskadiko Kutxa: 3035 0060 44 0601133378

Kutxa: 2101 0001 11 0012515680

BBVA: 0182 0300 19 0201548683

Baionako Kutxa: Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean dirua eman nahi duena Baionako Kutxa bankura joan daiteke edo bestela txekea bidal dezake, Egunkaria-epaiketa kontzeptuarekin.

Pasa den asteartean hasi eta urtarrilaren 29an amaituko den epaiketa prozesuak gastu ikaragarriak sortuko ditu, Egunkaria Epaiketa Elkarteko Taldeak adierazi duenez eta horiek ordaindu ahal izateko dirua biltzean ari dira. Epaiketaren kostua, oro har, 500.000 eurokoa izango dela kalkulatzen da.

Artelan denak, hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.