kimika nobel sariak

DNAren erreparazioa aztertu duten hiru ikertzaileri eman diete Kimikaren Nobel saria

Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak jasoko dute saria.

Tomas Lindahl, Paul Modrich eta Aziz Sancar saritu dituzte. FREDRIK SANDBERG, EFE
2015eko urriaren 7a
08:38
Entzun 00:00:00 00:00:00

DNAri buruz eginiko ikerketen harira saritu dituzte. Zehazki, DNAren erreparazioa nola ematen den azaltzeko eginiko ikerketengatik. Genomen osotasuna babesteko molekulek egiten duten prozesuaren berri ematen eginiko lana goraipatu dute.

Lindahlek berria jakin eta berehala adierazi du "pozik" eta "harro" dagoela sariagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!