Donostia aldeko campusa 2013an jarriko du martxan MUk

2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mondragon Unibertsitateak beste hiru ingeniaritza ikasketa eskainiko ditu datorren ikasturtean: biomedikuntzakoa, energiakoa eta ekoteknologiakoa. Biomedikuntzakoa Arrasaten (Gipuzkoa) emango dute, baina bestea, Oronarekin batera Hernanin (Gipuzkoa) eraikitzen ari diren Orona-Indeo-Innovation City campusean. Gehienez, 50 ikasle egongo dira gradu bakoitzean. «Kopurua malgua da, eta eskaria egongo balitz, aztertuko genuke kopuru hori igotzea», esan du Iosu Zabala errektoreak. Bertako enpresen lehiakortasuna handitzen lagunduko duten ingeniariak prestatzeko beharra nabarmendu du. «Are gehiago egungo krisian».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.