Donostia International Physics Centereko Andrei Bernevig irakasleak irabazi du EPS Europhysics saria

Material kuantiko topologiko berriak sailkatzeko, iragartzeko eta aurkitzeko egin duen ekarpenagatik eman diote saria.

Donostia International Physics Centeren kogresu bat artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko uztailaren 13a
16:38
Entzun

Iragarri berri dutenez, DIPC Donostia International Physics Centerren Ikerbasqueko irakasle bisitari Andrei Bernevigek irabazi du EPS Europhysics saria. Donostia International Physics Centerrek arrazoi hauxe eman du: «ekarpen garrantzitsua» egin du material kuantiko topologiko berriak sailkatzeko, iragartzeko eta aurkitzeko. Princetongo Unibertsitateko fisika irakaslea ere bada Bernevig.

Azaldu dutenez, EPS Europhysics saria materia kondentsatuaren fisikaren alorreko Europako saririk ospetsuenetako bat da. Pertsona batek edo gehiagok materia kondentsatuaren fisikaren arloan egindako aurkikuntza, aurrerapen edo ekarpen nabarmenei ematen diete aitortza hori.

Bernevigek nabarmendu du saritu duten ikerketa ezinezkoa zatekeela zenbait erakunderen elkarlanik gabe: «Sari honek aintzatesten duen ikerketa egitea bera ezinezkoa zatekeen nazioarteko erakundeen benetako lankidetzarik gabe; izan ere, Princeton, DIPC, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea, Ecole Normale Superieure eta Max Planck Institutuko zientzialariek lankidetza estuan jardun dute hamarkada batean baino luzaroagoan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.