Donostiako erdi gunean ireki dute egoitza

2015eko apirilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxaide kaleko 8. zenbakian ireki dute egoitza, Donostian. Informazioa jaso eta materiala erosteko aukera izango da han. 16:00etatik 20:00etaraegongo da irekita. Aurten, hautetsontzi erraldoi batzuk josiz egin nahi du Gure Esku Dago-k erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapena, eta hura gauzatzen laguntzeko bilgune izan nahi du egoitzak. Hainbat lagunek bat egin dute egoitzaren irekiera ofizialean. Bestalde, Donostian ere ehuntze egunari begirako hainbat ekitaldi antolatu dituzte auzoetan: besteak beste, Antiguan, Loiolan eta Egian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.