Politika

Donostiako udaletxean Espainiako bandera laster jarriko dutela ziurtatu du Pastorrek

"Legeak bete egiten dira, eta beste zerbait egitea joko zikina egitea da", azpimarratu du PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak.

2008ko apirilaren 5a
11:22
Entzun
Auzitegiek hala behartuta Bilboko udaletxean atzo Espainiako bandera jarri zutela eta, Donostiakoan ere laster gauza bera gertatuko dela ziurtatu du Jose Antonio Pastor PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak.

Bilboko alkatea EAJko Iñaki Azkuna da, eta atzo erabaki zuen Espainiako bandera eskegitzea auzitegiek agindutakoa betetzeko epea amaitzeko hiru egun falta zirela. Donostian PSE-EEko Odon Elorza da alkate, eta ez du bandera hori jartzeko ohiturarik. Laster batean jartzen hasiko dela iragarri du, ordea, Pastorrek.

"Hau ez da inposaketa bat, lege bat da, beste asko bezala, eta Zuzenbide Estatu batean legeak errespetatu egiten dira. Bestela, berdin-berdin esan dezkegu hurkoa ez hiltzea inposatzen zaigula edo semaforoak gorrian ez gurutzatzea", esan du Pastorrek Radio Euskadiko solasaldian. "Horrela dago aratuta, eta legea bete behar da. Beste gauza bat norberari ez gustatzea eta aldatu nahi izatea, baina, oraingoz, beste egiten dira, eta beste zerbait egitea joko zikina da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.